XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Txitxirripatxarra Ari nintzen, ari nintzen baina dena beteta zegoen, Alde ZaharrekoHor zeuden denak, txikiak, handiak, potoloak, argalak, zaharrak, gazteak, gasteiztarrak, bilbotarrak, gipuzkotarrak, napartarrak, zapiak, txanpaña, patxarra, sugorri, lursagarraren likido libidinoso hori.
Jendea tabernarik taberna txitxili-patxala, txirri-txirri, txitximutxika, txinta-minta, txutxumutxuka, mixmixka, txitxi-mutxika.
Txanpan, sugorri eta Arabako lursagarraren alkohola dira lagunak eta nonbaitetik etorritakoak.
Hauxek bait direla jaiak.
Txulu-mulu, Txulu-mulu txunga txunga horretan datza.
Ai ze pena! Oraingo honetan txanpañak lekua kendu egin dio txekorreetatik ateratzen den keari.
Zeledoiak argi eta garbi esan zuen
Hemen etxe berri bat eraiki dugu denontzako, eta Zeledoi berbera da etxe horretako jabea eta hementxe dago jaia, ez beste nonbaiten.
Kalimotxo pum! pum!, Kalimotxo pum! pum! kalimotxo mozkorra.
Badator, badator, kalimotxoaren era berria; beno, beno, sugorri eta lursagarraren (patata) likidoak festa hauetan izango dira, ezbairik gabe, edaririk gartsuenak.
Abestiei dagokienez, oraindik orain itxaron egin beharko dugu.
Dena den txoko honetatik honako hau izango da gure abestia,
Baina badakizue ligatu eta dantzatu eta ez ezkondu baizik elkar konpondu eta hau ez bada gertatzen edo beste